|
||||||||||||||
|
||||||||||||||
MUtelebista
![]() INTERNETEKO TELEBISTA KORPORATIBO HUTSA BAINO ZERBAIT GEHIAGO 2010eko iraila ezkero, Mondragon Unibertsitateak telebista korporatibo
bat dauka sarean: MUtelebista. Dagoeneko 24 erreportaje
kaleratu ditu, astean bat, eta gero eta ikusle gehiago ditu, ez
baita ohiko telebista korporatiboa: jende gazteak egina da, informal
ukitua du, entretenigarria da eta hiru hizkuntzatan zabaltzen da.
EZAUGARRIAK
Mondragon Unibertsitateak sortu zuen MUtelebista Interneten banatu eta ikus
zedin. Asteazkenero, hiru minutu inguruko erreportaje bat kaleratzen du, neurri
egokia sarerako, eta erreportaje hori txertatzen da unibertsitatearen webgunean,
bertako portadan eta MUtelebistak duen txokoan,
hiru hizkuntzatan. Horretan, MUtelebistak betetzen du
Mondragon Unibertsitatearen hizkuntza politika. Horren
arabera, telebistan euskara da hizkuntza nagusia, eta
aurkezleak egiten dituen aurkezpenak eta iradokizunak
euskaraz daude eginak. Hori gertatzen denean,
eduki horiek azpititulatu egiten dira gaztelaniaz eta
ingelesez. Baina norbaitek hitz egiten duenean hauetako
hizkuntza batean, orduan azpitituluak beste
hizkuntza bietan jartzen dira. Konturatu garenez,
hizkuntza politika honek harrera oso ona izan du
jendearen artean.
MUtelebistak hiru atal ditu, hirurak unibertsitatearen webgunean: 1. Emanaldiak. Horiek dira astero-astero argitaratzen dituen erreportajeak, hiru minutukoak. 2. Zuzenekoak. MUtelebistak zuzenean ematen ditu ekitaldi jakin batzuk: Literatura Astea, Komunikaldiak, ikasturtearen hasiera ofiziala, etab., eta hori egiten du streaming teknologia erabilita. 3. Artxiboa. Oraingoz hortxe daude streaming bidez egindako emanaldiak, gerora ikusi nahi dituenentzat. LAN TALDEA
![]() EMAITZAK
![]() |
||||||||||||||
ELGETA -
DEBAGOIENA
(GIPUZKOA) - Maiatzak 27, 28, 29
|