MundumiraEuskal Herria aldizkaria
Mundumira 2011
Elastiko solidarioa
Sarrera / Inicio Programa Editoriala Elkartasun kamiseta Euskal mendizale federazioa Mendian zehar BTT
Umeen gunea Irrien lagunak Munduko musika Kale animazioa Topagune solidarioa Bertatik bertara MUTelebista

IRRIEN LAGUNAK: irria, kolorea eta heziketa

AZAROAN EKIN ZION BIDEARI IRRIEN LAGUNAK KLUBAK. PIRRITXEK BIKIAK IZAN ZITUEN ORDUAN, PUPU ETA LORE, ETA ORDUDANIK PAILAZOAK JAIO BERRIEN HEZKUNTZAZ ERE ARDURATZEN DIRA. IRRIA ALDIZKARIA, irrienlagunak.com WEBGUNEA, BERTAKO IRRIA TELEBISTA ETA MUNDUMIRAN BERTAN EZAGUTU DAITEKEEN IRRIEN LAGUNAK KLUBAREN GUNEA DIRA HORRETARAKO DITUZTEN BITARTEKOETAKO BATZUK.



ZER DA IRRIEN LAGUNAK KLUBA?
KATXIPORRETA pailazo taldeak, BERRIA egunkariak eta ELKAR taldeak sortu duten kluba da Irrien Lagunak, Pupu eta Lore guztion artean hezteko eta pailazoei laguntzeko. Ikuspegi hezitzailea du, beraz. Pupu eta Loreri, eta hauekin batera Euskal Herriko guztiei, koloretako mundua eraikitzen lagundu nahi die klubak, hainbat balore sustatuz, beti ere euskara eta irria oinarri hartuta. Irrien Lagunak Klubak helburu argi bat du: haurrei eta hauen hezkuntza prozesuan bidelagun diren norbanako eta kolektibo guztiei zuzendutako komunikazio proiektu sendoa sortzea, euskaraz. Haurrak izango dira klubaren ardatza, baina gurasoak, hezitzaileak eta gizarte eragileak ahaztu gabe, gure haurren hezkuntzaren ardura gizarte osoarena delakoan baikaude.


ZER SUSTATZEN DU IRRIEN LAGUNAK KLUBAK?
Euskal Herrian pentsaera, kolore eta kultura ezberdinetako jendea bizi denez, aniztasuna balore bezala aldarrikatu nahi du klubak, besteak ezagutuz eta maitatuz gero aniztasuna aberatsa baita beti. Euskara: euskaratik eta euskaraz, euskal kulturako esparruak ezagutarazten dizkie haurrei. Bizikidetzari buruzko kultura berritzailea sortzen laguntzen du, errespetuan eta elkarrizketan oinarrituta, oinarrizko baloreak sustatuz: berdintasuna, errespetua, elkarrizketa, parekidetasuna, elkartasuna, eta askatasuna. Ekologia: natura babestea, iraunkortasuna bermatzea, baliabideak zentzumenez erabiltzea, eta kolore guztien artean berdea zein ederra eta garrantzitsua den erakusten du.



BITARTEKOAK
irrienlagunak.com webgunea da klubaren erakusleiho nabarmenena. Aldizkariarekin batera, proiektuaren euskarri garrantzitsuenetakoa da. Haurraren, gurasoen, eskolaren eta klubaren arteko eguneroko harremana bermatzea du helburu eta klubaren ardatza da, nolabait. Parte hartzeko, izena eman baino ez da egin behar, gurasoen laguntzarekin. Doan, noski. Behin webgunean izena emanda, klubeko kide bihurtzen da haurra. Garatzen hasi besterik egin ez diren hainbat atal ditu webguneak: irria telebista, pertsonaiak, aldizkaria, zer egin, agenda, zorion agurrak, kide bakoitzaren txokoa eta askoz gehiago. Irria telebistan, esaterako, hilabetean zehar hainbat bideo ikus daitezke: hilabeteroko bideo nagusia, pertsonaiekin eta hauei dagozkien gaiekin lotutako probak, erreportajeak, eta abar. Azken batean, klubeko pertsonaiak eta bakoitzak sustatzen dituen baloreak gizarteratzeko bitarteko garrantzitsua izan nahi du webguneak.


Irria aldizkaria: hilean behin argitaratzen da, eta 48 orrialde ditu. Klubeko pertsonaien abenturak, haurrentzako jokoak, bertsolaritzarekin lotutako kontuak, denbora pasak eta beste hainbat atal ditu, guztiak ere puntako idazleen, marrazkilarien eta bertsolarien lanekin osatuak: besteak beste, Harkaitz Cano, Uxue Alberdi, Joseba Sarrionandia, Pako Aristi, Amets Arzallus, Julen Tokero edo Jose Angel Lopetegi dira ohiko kolaboratzaileetako batzuk.


Irrien Lagunak Klubaren gunea: egun osoko jaialdietan, herrietako festetan, euskararen edota ikastolen aldeko jaietan eta antzekoetan klubaren baloreak sustatzeko sortutako gune berria da. Pailazoen irudiekin egindako puzgarri handi eta berriak izango ditu, haurren gozamenerako, baina baita tailer hezitzaileak ere, jolasarekin batera hainbat balore gizarteratzeko: kirola gurpildun aulkietan, itsuentzako zirkuitoa, birziklatzen ikasteko jolasak eta antzekoak. Gunearen egitarauaren baitan, klubeko pertsonaiak ere izango dira, musika emanaldiekin eta pailazoen saioekin batera, guztia haur eta gazteekin esperientzia duten dinamizatzaileen begiradapean.
ELGETA - DEBAGOIENA (GIPUZKOA) - Maiatzak 27, 28, 29