Umeentzako guneak

Umeentzako guneak

Munduko antzerkia eta jolasak EIDABE-rekin.

Kurtzebarri Eskolan 2007.06.02 Larunbata // 11:30 - 14:00 eta 17:00 - 20:00

ANTZERKI SAIOA: Arizmendi ikastolako ikasleen eskutik

Kurtzebarri Eskolan 2007.06.02 Larunbata // 11:30 - 14:00

KANPANOLUE: BERBENA BAT BAINO GEHIAGO. Animazio teatroa

Haur eta familiarentzako antzerki musikala. Dantza eta antzerkigintza biltzen ditu Kanpanolue lanak Erritmo eta ohitura desberdinak tartekatzen dira agerraldian. 60. hamarkadako doinuak eta erritmoak gogora dakartzan lan honek, garai batean ospetsuak izan ziren musika dantzagarriak berreskuratzeaz gain, dantzarako zaletasuna eta herriko plazetan egiten diren erromerietan, garai bateko giroa berreskuratzeko asmoa ere erakusten du.

Kanpanolue orkestra munduan barrena bidaiatutako taldea izanik beste herrialde batzuetako doinuak ere berenganatu ditu eta agerraldi honetan, tartekatuko ere. Quebec, Japonia, Sahara, Grezia, Italia edo Kuban izan ondoren, Euskal Herrira dakartzate herrialde horietako erritmoak, bertakoekin tartekatuko dituztelarik. Musika ez ezik lurralde horietako kultura, dantzak, janzkerak edo animaliak ere azalduko dira.

Kurtzebarri Eskolan 2007.06.02 Larunbata // 18:00

BABEL MUNDUA. VUELA BONITA KORPORATION

Babel Mundua familia-antzerki bat da, interkulturaltasunaren bila prestatu dena. Obra honek mundu berezia erakusten digu, zeinean kultura bakoitzak bere garrantzia duen, eta zeinean kultura oro errespetuz tratatua den. Obra hau familia-antzerkia lantzeko proiektu bati esker sortu zen, lanerako tresna modura, etorkinen arazoarekin sentsibilizatzeko eta heziketan interkulturaltasuna lantzeko.

Laburpena:
Pandora izeneko neskato bat eta bere laguna den saia bakarrik bizi dira uharte bakarti batean. Uhartearen jabea den Jenny buruzagi andereak ez die uzten uhartetik irteten. Baina, azkenean, ihes egiten dute uhartetik, eta munduan zehar ibiltzera abiatzen dira, osaba Mattek bidalitako gutunek bultzaturik. Bisitatzen duten herrialde bakoitzean hitz magiko bat bilduko dute, eta gero hitz horiek oso baliagarriak gertatuko zaizkie bidaiaren bukaeran.

Kurtzebarri Eskolan 2007.06.03 Igandea // 12:30

GEPPETTOREN TAILERRAK

Geppettoren Tailerrak kultura arteko heziketan irmoki sinisten du. jokoan oinarritzen den kultura arteko heziketa sustatzen dugu, hori edozein gizakiren bizitzan balio garrantzitsua baita. Horrez gain, jokoak parte hartzeko aukera ematen du eta hori ezinbestekoa da balioak transmititzeko. Neska-mutilek, jokoaren bidez, beste kulturetako balioak onartzea da gure asmoa; izan ere, kultura horiek gurearen parte bihurtzen hasi dira gaur egun etorkinen ekarpenei esker.

Aipatu asmoa lortzeko egin dugu Munduko Ludoteka, umeak eurenak ez diren beste kultura batzuk ikastera bultzatzeko. Horretarako, jokoaz baliatu gara; leku geografiko ezberdin eta askotako jokoak eta jostailuak erabili ditugu; alde batetik, ezaguerak neska-mutikoei leku horienganako tolerantzia eta errespetua sor diezaien lortu nahi da, eta, bestetik ezaguera hori lehen aipatutako balioez jabetzeko oinarri moduan erabilgarri izatea.

Kurtzebarri Eskolan 2007.06.03 Igandea // 11:30 - 14:00

ARETXABALETA - DEBAGOIENA (Gipuzkoa) - EKAINAK 1, 2, 3