Munduko musikak

MARIANA RAMOS. Cabo Verde

"7 sois 7 luas" Munduko musika-jaialdi ospetsua 8 herrialdetan eta 30 hirietan egiten da, eta oraingoan, Mundumirarekin bar egin du; hain zuzen, egun Cabo Verden dagoen ahotsik hoberenetariko bat aurkeztuko du.

ELKAR ARETOA (Herriko plaza) 2007.06.01 Ostirala // 20:30

GECKO TURNER. Extremadura

Bere bigarren diskoa (2006) estatuko World Musiceko onena izan dela esan dute kritikariek; izan ere, dantza egiteko musika guztiz mestizoa da, eta Afrikako eta Brasileko kutsua nahiz musika elektronikoa apur bat nahasten ditu.

ELKAR ARETOA (Herriko plaza) 2007.06.01 Ostirala // 23:00

MAMADU. Ginea Bissau

Manadu taldeak Kora instrumentuaren xarma gustia ekarriko digu; izan ere, instrumentu horiek oinordetzan pasatzen dira gurasoengandik seme-alabengana. Talde honek, besteak beste, Cesaria Evorarekin lan egin du.

Azokaren agertokia 2007.06.02 Larunbata // 13:00

EUSKOBALCANIC

Balkanetako akordeoiak trikitixarekin nahasten dira, eta horrela, bi herrialdeetako kantu tradizionalen bertsioak egiten dituzte; magia, erritmoa eta abiadura handiko proposamena da.

Azokaren agertokia 2007.06.02 Larunbata // 18:00

JAIPUR KAWA BRASS BAND. India

Zuzendaria Hameed Khan "Kawa" da, Rajasthaneko musikari hoberenetariko bat. Jaipur musika Indiaren iparraldeko erritmo tradizionaletan eta Bollywood pelikulen musiketan oinarritzen da.

Azokaren agertokia 2007.06.02 Larunbata // 19:00

ECHA PAKÁ . Cuba

"La Caixa" Gizarte Ekintza - Diversons. Kubako musika tradizionaleko kantu klasikoetara hurbiltzea proposatzen digute. Zuzeneko emanaldietan izaten duten indarra eta ahalmena bereziki nabarmendu behar dira.

ELKAR ARETOA (Herriko plaza) 2007.06.02 Larunbata // 12:00

TRÍO FORRÓBÓDÓ.Brasil

"La Caixa" Gizarte Ekintza - Diversons. Hirukote horrek Forroaren erritmo desberdinekin jokatzen du, musika dantzagarria sortzeko; hain zuzen ere, musika horren ezaugarri nagusia musika alaia eta sentsuala izatea da.

ELKAR ARETOA (Herriko plaza) 2007.06.02 Larunbata // 13:00

ALBALA

Arabiako dantza tradizionalak, jatorria Mediterranioko hainbat lekutan dutenak.

ELKAR ARETOA (Herriko plaza) 2007.06.02 Larunbata // 18:30

TOMAS SAN MIGUEL + TTUKUNAK. Euskal Herria

Madrilen bizi den musikagile eta akordeoilaria pertsona geldiezina da, eta soinuarekin esperimentatzeko aukera berriak ikertzen dabil. Ttukunak txalapartari gazteekin batera, bere azken diskoa aurkeztuko digu, Dan_txa.

ELKAR ARETOA (Herriko plaza) 2007.06.02 Larunbata // 19:30

DAM Hip Hop. Palestina

Nazioartean gehien ezagutzen den Palestinako hip hop taldea da. Talde honek belaunaldi bat ordezkatzen du; hain zuzen ere, hip hop musikaren bitartez beren amorrua, etsipena eta erresistentzia eta beren kulturaren aberastasuna asierazteko modua aurkitu duen belaunaldia.

ELKAR ARETOA (Herriko plaza) 2007.06.02 Larunbata // 21:00

KIKO VENENO. Catalunya

lle-xerlo zuriko gizon ospetsua, Lobo Lópezen lehengusua, Joselito marineltxoaren laguntzailea, kataluniarrik Sevillakoena: KIKO VENENO, BERRIRO HEMEN!!!

ELKAR ARETOA (Herriko plaza) 2007.06.02 Larunbata // 24:00

BARTZELONAKO ORKESTRA ARABIARRA.

"La Caixa" Gizarte Ekintza - Diversons
Bartzelonako orkestra arabiarra Maroko, Grezia eta Kataluniako musikariek osatzen dute, eta, oraingoan, proposamen berezia aurkeztu dute, Mediterraneoko estiloen eta kulturen arteko fusio bikainaren bitartez.

ELKAR ARETOA (Herriko plaza) 2007.06.03 Igandea // 12:00

ROMANÍ CHAVÉ. Bulgaria

"la Caixa" Gizarte Ekintza Talde honek Balkanetako eta, bereziki, Bulgariako ijitoen musika alaiaz gozatzeko aukera ematen digu; proposamen freskoa da, eta emozioa eta sentimenduak azaleratzen ditu.

ELKAR ARETOA (Herriko plaza) 2007.06.03 Igandea // 13:00

ARETXABALETA - DEBAGOIENA (Gipuzkoa) - EKAINAK 1, 2, 3