Topagune solidarioa

Kooperazio eta Garapen Proiektuetan ari diren elkarteen presentzia bultzatu nahi izan ditugu hasieratik; horregatik aurten ere, Bidezko Merkataritza eta kooperazio proiektuak dituzten Gobernuz Kanpoko Erakundeak, bere tartea izando dute Mundumiran. Elkarte bakoitzak bere standa izango du eta euren kanpainak agertzeko, proiektuak erakusteko eta Bidezko Merkataritzako produktuak saltzeko aukera izando dute besteak beste.

Mundumira Kamixeta solidarioa

Iaz bezala MUNDUMIRAko antolakuntzak eta TERNUAk, Jaialdiko elastikoa jarriko dute salgai hainbat tokitan. 24 euro balioko du eta saldutako kamixeta bakoitzangatik 3 euro jasoko dira. Lortutako diru guztia eskualdeko Gobernuz Kanpoko Erakundeek martxan dituzten proiektuak bultzatzeko banatuko da. Oñatiko Misio Taldeak, Felix Iñurrategi-Baltistan Fundazioak eta Anelkar Fundazioak bultzatutako proiektuak eraman zituzten iazko diru sarrera.

Topagune solidarioa

ARETXABALETA - DEBAGOIENA (Gipuzkoa) - EKAINAK 1, 2, 3